Zure sinadura digitala eduki eta dokumentuak telematikoki modu seguruan sinatu nahi dituzu?

Lortu orain!

Enpresa

ASELAGUN enpresa-proiektu bat da, eta edozein motatako erakundeei (ENPRESAK nahiz PARTIKULARRAK) AHOLKULARITZA INTEGRALEKO zerbitzuak ematera bideratzen ditu ahaleginak.

Gure eginkizuna bezeroei ohiko izapideei buruzko aholkuak ematea da, soilik beren negozioan jardun ahal izan dezaten..

Gure helburua lan, kontabilitate, zerga eta lege arloetan enpresen eta pertsonen egunerokotasuna erraztea da. Enpresa bat sortzen denetik edo kooperatiba bat eratzen denetik desegiten den arte kudea dezakegu, eguneroko kudeaketa guztiak barne: kontabilitate-liburuak, dirulaguntzak eskuratzea, legeetara egokitzea, etab.

Gure balioak gardentasuna eta konfiantza dira.

Gardenak gara gure bezeroentzat egiten dugun kudeaketan, eta hainbat tresna ditugu enpresaren informazioa eskuratu ahal izateko eta bertatik maiz egiten ditugun izapideak erraz eta modu seguruan egiteko.

Kontabilitate-, zerga-, lan- eta lege-gaietan dugun prestakuntza eta esperientzia sendoak konfiantza ematen die gure erabiltzaileei. Beti tratu hurbilarekin eta atseginarekin.

Horretarako, 20 urte baino gehiagoko esperientzia dugu. Enpresa 2001ean sortu zuen Josu Tolosak, eta, gaur egun, 10 pertsonako lantaldea dugu, ekonomialarien, kontularien, administrarien eta lan-arlokoen artean. Gure zerbitzuak GIPUZKOAN, BIZKAIAN, ARABAN eta NAFARROAN garatzen ditugu.

Ekonomisten Euskal Elkargoko kide gara

Kontabilitate-, zerga-, lan- edo lege-gaiei buruz egunean egon nahi duzu?

Ezagutu sektoreko azken berriak!

Aselagun taldea

Enpresa-kudeaketako arloetan espezializatutako profesionalen taldeak aukera ematen digu gure bezeroei une bakoitzean behar duten lankidetza eta aholkularitza eskaintzeko, beren enpresa behar bezala eta eraginkortasunez kudea dezaten.

Ekonomialariek, abokatuek, lan-harremanetako graduatuek, kontulariek eta administrariek osatzen dute gure plantilla.