Imagen panorámica de la oficina de Aselagun

Laneko jazarpen-protokoloa sortu behar duzu zure enpresarako?

Eskatu orain

Guztiontzako zerbitzuak

Logo autonomo
AUTONOMOAK
Logo autonomo
AUTONOMOAK

Autonomoa zara eta urteko garai bakoitzean egin beharreko izapideei buruz gida zaitzaten behar duzu? Guk aholkatuko dizugu zer eta noiz izapidetu behar den jakin dezazun, eta gu arduratuko gara horretaz.

Horrela, honako hau lortuko duzu:

  • zure etekinak optimizatzea
  • dena behar bezala edukitzea, zigorrak saihesteko
  • zure negozio-arloarekin zuzenean lotuta ez dauden zereginetan denborarik ez galtzea.
Logo PYMES
ETEak:
Logo PYMES
ETEak:

Enpresa txiki bat duzu eta kontabilitatearen kudeaketak denbora guztia kentzen dizu? Fakturei eta nominei buruzko zalantzak dituzu? Laguntzak jaso nahi dituzu, baina ez dakizu baldintzak betetzen dituzun?

Lagun zaitzakegu. Zerbitzu integralak eskaintzen ditugu ETEentzat eta mikroETEentzat, zuk benetan egiten dakizuna egin dezazun: zure negozioa kudeatzea. Kontabilitatearen kudeaketatik hasi eta nomina eta gizarte-aseguruetaraino.

Logo empresas
ENPRESA ERTAINAK ETA HANDIAK:
Logo empresas
ENPRESA ERTAINAK ETA HANDIAK:

Zure enpresaren eguneroko administrazioa kudeatzeko laguntza behar duzu? Zure plantillako giza baliabideak antolatu behar dituzu: kontratuak, nominak, oporrak...? Laneko jazarpenarena bezalako legeak egokitu eta ezarri behar dituzu, eta ez dakizu nondik hasi?

Zure enpresako nahi dituzun zerbitzu guztiak kanpora atera ditzakezu: kontabilitatearen kudeaketa, kudeaketa juridikoa, zerga arlokoa edo lanekoa. Guztiak edo behar duzuna bakarrik.

Logo coperativas
KOOPERATIBENTZAKO
Logo coperativas
KOOPERATIBENTZAKO

Kooperatibek behar administratibo espezifikoak dituzte. Kooperatibentzako aholkularitzan adituak gara: kideen behar espezifikoak aseko dituzten barne-araudiak egiteko aholkularitzatik hasi eta arauak indarreko legeriara egokitzeraino, etab.

Logo servicios

Kontabilitate arlokoak

Kontabilitate-arloan behar duzun edozein gauzaz arduratzen gara:

  • Enpresaren kontabilitate-jarraipena
  • Liburuak eta kontabilitatea eramatea (enpresatik edo gure bulegoetatik)
  • Kontabilitate-irizpideei buruzko aholkularitza
  • Kontabilitatera egokitutako finantza-aholkularitza
  • Kontabilitateko informatika-programen banaketa
Logo servicios

Lan arlokoak

Lan-arloarekin lotutako guztiaz arduratzen gara:

  • Une bakoitzean langileentzat dauden kontratu motei buruz aholkatzen dugu
  • Gizarte-aseguruak, nominak eta kontratuak prestatzen ditugu
  • Dirulaguntzei eta lan-hobariei buruz aholkatzen dugu
  • Lan-gatazkak konpontzeko bitartekari-lanak egiten ditugu, abokatu elkartuen bitartez
  • Lan-arloko adiskidetze-ekitaldiak egiten ditugu
Logo servicios

Lege arlokoak

Lege-arloko aholkularitza integrala, honako hauek barne:

  • Enpresak sortzea
  • Lan-gatazkak
  • Testamentuak
  • Herentziak
  • Negoziazioa eta era guztietako auziak
Logo servicios

Zerga arlokoak

Zerga-gaiei buruzko zerbitzu integralak:

  • Irizpide fiskalak hautatzeko laguntza
  • CSozietateen zein partikularren aitorpenak eta zergak prestatzea eta horiei buruzko aholkularitza ematea
  • Enpresak, eskriturak eta bestelako egintzak eratzean zergak prestatzea eta aurkeztea
  • Finantza- eta zerga-aholkularitza
BESTE ZERBITZU BATZUK:

Behar izan ditzakezun beste zerbitzu elkartu batzuez ere arduratzen gara:

  • Negozio- eta bideragarritasun-planak egitea
  • Forma juridikoa aztertzea eta egokitzea. Eratze-izapideak: izen-eskaerak, patenteak eta markak...
  • Dirulaguntzak aztertzea eta izapidetzea
  • Eskriturak kudeatzea eta izapidetzea

Hemen agertzen ez den zerbitzuren bat behar duzu?

Galde iezaguzu, oso litekeena da zuri lagundu ahal izatea!

HARREMANETAN JARRI
Equipo de Aselagun

Aselagun osatzen duten profesionalen taldea ezagutu nahi duzu?

Ezagutu gaitzazu!